Zure argitan bizitzea - cover

Zure argitan bizitzea

Abdela Taia

  • 25 november 2022
  • 9788498687699
Wil ik lezen
  • Wil ik lezen
  • Aan het lezen
  • Gelezen
  • Verwijderen

Samenvatting:

Malika nekazari marokoarraren bizitzan hiru aldi nabarmendu daitezke. 1954an hasi, eta 1999a bitartean, kolonizazio frantsesaren eta Hasan ii.a erregearen heriotzaren artean. Aurrena, lehen senarra, Allal, Indotxinara joan zitzaion frantsesen alde borrokatzera. Hurrena, 1960ko hamarkadan, Rabaten, zazpi ahaleginak egin behar izan zituen Khadija alaba Monique burgesarekin neskame joan ez zedin. Azkena, Hasan ii.aren heriotzaren bezperan, gazte lapur eta homosexual bat, Jaafar, etxera sartu zitzaion lapurreta egitera eta, beharbada, Khadija hiltzera. Malikarena dugu kontakizuna, Malikarena ahotsa, batzuetan xuxurlaka, bestetzuetan garrasika. Eta Malikaren ikuspuntua bitarte, haren familiaren, ingurumariaren eta gizartearen berri jaso ahal izango dugu. Eta Malika ama du idazleak: M'Barka Allali Taia (1930-2010). Liburu hau hari eskainia da.

We gebruiken cookies om er zeker van te zijn dat je onze website zo goed mogelijk beleeft. Als je deze website blijft gebruiken gaan we ervan uit dat je dat goed vindt. Ok