Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak - cover

Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak

Irene Sola

  • 22 juni 2020
  • 9788498686272
Wil ik lezen
  • Wil ik lezen
  • Aan het lezen
  • Gelezen
  • Verwijderen

Samenvatting:

Pirinioetan bizi –eta hiltzen, edo hilik bizi– dira eleberri honetan hitz egiten digutenak. Ekaitzeko hodeiak mintzo zaizkigu, eta oinaztarria, eta heriotzan murgilduko den nekazari poeta ere mintzo zaigu, guri eta lurrari. Eta mintzo zaigu, baita ere, orduz geroztik seme-alabak baka-rrik hezi beharko dituen alargun gaztea. Eta sorgin deklaratu ondoren urkatu zituzten lau emakumeak mintzo zaizkigu. Eta mendiak, eta perretxikoak, gizonezkoak eta emakumezkoak, eta mamuak, eta laminak, eta maitagarriak, orkatzak, txakurrak... Lurra bera mintzo zaigu, noizbait mendiez erditu zen lur hori bera. Mendi ikaragarri horiek mendetan ezagutu dituzte bertakoen bizimodu latza eta haien amodioak; ezagutu dituzte jazarpenak, ihesak, gerrak, gorrotoak. Mugako bizitza. Eta eder ageri zaizkigu beti; are ederragoak Irene Solà bezalako kontalari peto batek kontatzearen plazeraren oparia egiten digunean. Sen berezia darion begiratzeko eta kontatzeko modu teluriko batean, emakumezkoenak baitira eleberriko ahots guztiz gehienak. Akaso emakume baten eskutik soilik posible litzatekeen ikuskera baten arabera ehunduak.

We gebruiken cookies om er zeker van te zijn dat je onze website zo goed mogelijk beleeft. Als je deze website blijft gebruiken gaan we ervan uit dat je dat goed vindt. Ok